XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b) VEMS edo FEV1-a Segundoko Arnas Botatzeko Bolumen Maximoa (SABBM).

Balore hau dinamikoa da eta honela defini daiteke: arnas hartzerik sakonena egin ondoren, espirazio bortitzenarekin lehenengo segundoan lortzen den bolumenik handiena.

Balore honek, barne-arnasketaren mekanikak dituen ahalmenak adierazten dizkigu, (parenkimaren elastikotasuna, airebideen iragazkortasuna, etab.).

VEMS1/edukiera bitala x 100 erlazioa, Tiffeneau-ren indizea bezala ezagutzen duguna, oso balore interesgarria da.

Indize honek, erraz erabil daitekeen edukiera bitalaren bolumena zenbatekoa den erakusten digu.

Normalean %75etik gorakoa izaten da.

c) Minutuko aireztapen handiena Denbora-unitateko airezta daitekeen birika-bolumenik handiena adierazten digu.

Proba hau egiteko, gaixoa, 20-30 segundotan, ahal bezain sakon eta azkarki arnastera gonbidatzen da.

Minutuko aireztapen handienaren eta VEMS1-aren artean erlazio estua dago.

Hau dela eta, aireztapen handiena kalkulatzeko zeharkako modua, VEMaren balioa 37 zifraz biderkatzea izango da. Patxi Letamendi.

Birika-bolumen dinamikoak Horrela deritze arnasketaren fase dinamikoa bitartean, aire-fluxua gertatzen ari denean, lortutakoei.

Bolumen dinamiko nagusiak hauexek dira: a) FEV: (edo VEMS), b) Borondatezko aireztapen maximoa eta c) MEF 25-75 % (edo edukiera bital bortxatuaren % 25 eta 75 artean botatako aire-fluxu maximoa.

Birika-bolumen estatikoak Arnasketaren egoera estatikoan lortuak dira, hau da, aire-fluxurik ez dabilen bitartean.

Bolumen estatikoak ondorengoak dira: a) EBB (edukiera bital bortxatua), b) BEO (birika-edukiera osoa), c) Hondar-bolumena eta d) Hondar-edukiera funtzionala.

Birika-dozimasia Hilik jaiotako ume baten biriketan airerik badagoen ala ez determinatzea, amaren sabeletik kanpora arnastu ote duen (eta bide batez bizi ote den) jakin ahal izateko.

Determinazio hori izan daiteke hidrostatikoa zein optikoa.

Birika-edukiera osoa Birikak ahalik eta gehien, eta modurik sakonenean puztu ondoren, beren barruan har dezaketen aire-bolumen guztia.

Birika-elastikotasuna Birikak egitura elastikoak dira; hori dela eta, albeolo-barneko presio jakin batek beraietan neurri bateko zabalkuntza sortzen duen bitartean, beste presio handiago batek zabalkuntza handiagoa sortuko du, eta abar.

Hots, zenbat eta handiagoa izan birikabarneko presioa, hainbat eta handiagoa izango da beraien hedagarritasuna.

Biriken berezitasun elastikoa, faktore hauexek baldintzatzen dute: albeoloak estaltzen dituen likidoaren gainazal-tentsioaren neurriak, eta birika-ehun guztian barrena dauden zuntz elastikoen erresistentziak.

Toraxaren berezitasun elastikoa, bestalde, toraxeko muskulu, tendoi eta ehun konektiboaren elastikotasun naturalak baldintzatzen dute.

Beraz, muskulu inspiratorioek arnas hartzerakoan egiten duten ahaleginaren zati bat, toraxa eta biriken egitura elastikoak teinkatzen bideratzen da.

1. Biriken eta toraxaren moldaera edo adaptazioa Toraxaren eta, biriken hedagarritasunari moldaera deitzen diogu.

Kontzeptu hau era honetan adierazten da: albeolobarneko presioa unitateko handiagotzen den neurrian, bere eraginez, birika-bolumenean agertzen den gehikuntza.

Torax eta birika normalen moldaera 0`130 litrokoa da, hau da, ur-zentimetroko presio-unitate bakoitzeko, toraxaren eta biriken bolumena 130 ml-tan handiagotzen da.

Birikak beraiek soilik edo isolaturik bezala hartzen ditugunean kontutan, torax/birika multzoa baino ia bi bider distentsibleagoak dira, zeren birikak in situ puzten direnean, beraiekin batera toraxa ere hedatu egiten bait da.

Isolaturiko edo toraxetik kanpo dauden biriken moldaera ur-zentimetroko presio-unitate bakoitzeko 0`22 l-koa da.

Guzti honek zera adierazten digu berriro, arnas muskuluek biriken eta toraxaren zabalkuntza lortu ahal izateko, energi kopuru bat gastatu behar dutela.

2. Birika-moldaeraren neurketa Biriken moldaera neurtzeko, honela egiten da: arnas muskuluek erabat erlaxaturik daudelarik, 50-100 ml-ko aire-bolumenak sartzen dira, eta sarraldi bakoitzaren ostean, albeolobarneko presioa neurtzen da.